Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko uztailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Leioako (Bizkaia) «San Jorge» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 144
- Hurrenkera-zk.: 3410
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/07/08
- Argitaratze-data: 2022/07/27
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
Leioako (Bizkaia) «San Jorge» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasteko duen baimena iraungitzeko eskatuz, eta kontuan hartuta Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 22ko Agindua, zeinaren bidez Leioako (Bizkaia) «San Jorge» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen baita eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapako lehen zikloa kentzen baita.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak Ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako araudia. Horiek horrela, hau
Kode zenbakia: 014771 eta 48005706.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «San Jorge».
Titularra: Sociedad Mercantil Colegio San Jorge, S.L.
Helbidea: Artazagane kalea, 51.
Udalerria: Leioa.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako ikasketak: Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak.
Edukiera: 4 unitate, 140 ikaspostuko edukierakoa.
2021-2022 ikasturtea amaitzean: 3. mailako unitate 1.
2022-2023 ikasturtea amaitzean: 4. mailako unitate 1.
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 8a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.