Euskadiko Administrazio Mugak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

EAEko muga administratiboen mapak SHP formatuko poligonoen fitxategi bektorialak dira, eta honako banaketa administratibo hauek dituzte: udalerriak, eskualdeak, eremu funtzionalak, lurralde historikoak eta autonomia-erkidegoa. Udalerriena da gainerako guztiak eratortzen dituen mapa nagusia. Erreferentziako sistema geodesikoa ETRS89 da, eta UTM proiekzioa 30. Datu-multzo horrek ez ditu betetzen kartografia ofizialtzat jotzeko aldez aurreko baldintzak, ez baitator bat Kartografia Antolatzeko urtarrilaren 24ko 7/1986 Legean eta Sistema Kartografiko Nazionala arautzen duen irailaren 23ko 1545/2007 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

LEINUA: Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko muga administratiboen lerroak sortu dira, GPS doitasunezko gailuen mugarrien koordenatuak eta kabineteko edizio kartografikoko lana kontuan hartuta. Hala ere, behin-behineko lerroren bat dago oraindik, bai landa-koordenatuak hartu ezin izan direlako, bai alderdien artean adostasunik ez dagoelako. Administrazio-lerroen mapa amaitu ondoren, poligonoen estaldura sortu da, eta hortik lortu dira udalerriak, eskualdeak, eremu funtzionalak, lurralde historikoak eta autonomia-erkidegoa.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.