Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) eta Azken Sarea Indartzen (ASI) onuradunen beharrei buruzko azterketa estatistikoaren taula estatistikoak. 2021

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

  • Datuen iturria
  • Mota
    Estatistika | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
  • Gaia
  • Geografia eremua
    Eskualdekoa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Lurralde Historikoa
  • Lizentzia
    Attribution CC BY
  • Sortze-data
    2022/09/16
  • Eguneratze-data
    2022/09/16
  • Eguneratze-maiztasuna
    Lau urtekoa
  • Erreferentzia epea
    2021
  • Datuen hasiera-data
    2021/10/08
  • Datuen amaiera-data
    2021/12/31

Deskribapena

Estatistika Ofiziala.Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) eta Azken Sarea Indartzen (ASI) onuradunen beharrei buruzko azterketa estatistikoaren taula estatistikoak.

GLL-ASI estatistika-eragiketaren helburua da GLL programen eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak finantzatutako ekonomia-babeserako ezohiko programen (zehazki, Azken Sarea Indartzen -ASI- programaren testuinguruan garatutako programen) onuradunen premia ekonomikoen egoera aztertzea.

Jarduketaren helburu nagusia da pandemian zehar prestazio eta laguntza horien onuradunen egoera hobeto ezagutzea. Horrekin, GLLen funtzionamenduari buruzko xehetasunezko azterketa bat egin nahi da, kolektibo onuradunaren profil alderaturako hurbilketa bat eginez. Azterketa hori hedatu nahi da Azken Sarea Indartzen (ASI) programak onartzeak berekin ekarri duen gizarte-babeseko ildo alternatiboaren onuradunengana.

Ezagutza orokorra edukitzeko helburuak bi dimentsio osagarri ditu. Alde batetik, PGDIren berezko ezagutza-esparrua GLLen kolektibo eskatzaileetara eta ekonomia-babeserako ezohiko programetara hedatu nahi da. Bide horretatik, PGDIren bidez neurtzen diren gizarte-arloko arazoek aztergai den kolektiboan zer neurritan eragiten duten jakin nahi da.

Bestalde, GLL eta ASI eskatzearen arrazoiak ezagutu nahi dira, eta, horrekin, babes-programa orokorragoetan ikusitako muga nagusiak zein diren. Zehazki, jakin nahi da zer ekarpen egiten dioten prestazio eta laguntza horiek biztanleriaren ekonomia-babeseko eta diru-sarreren bermeko premien estaldurari eta gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko beharrezkoak diren gastuen estaldurari.

Jarduketa horren bidez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak informazio estatistiko adierazgarria eskuratu nahi izan du, etorkizuneko gizarte- eta ekonomia-larrialdiko egoeretarako (COVID-19aren pandemiaren antzekoetarako) ekinbidea hobetu ahal izateko.

Organo Estatistikoa. Kontaktua:

Telefonoa: 945-019358

Posta elektronikoa: estadistica-ijps@euskadi.eus

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.