Enfokamer: Euskadiko merkataritzaren behatokia

Enplegua euskal merkataritzan

Enplegua euskal merkataritzan

Atal honetan Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Estatistika Organoak egindako Euskal AEko Gizarte Segurantzako afiliazioen hiruhilekoko bilakaerari buruzko txostenak jasotzen dira.

2024ko laugarren hiruhilekoko datuak

Urte arteko bilakaera

2024ko laugarren hiruhilekoan, Merkataritza eta Ibilgailuen Konponketa Sektoreko jardueretan 135.795 afiliatu zeuden guztira Gizarte Segurantzan (EAEko afiliatu guztien %13,3). Afiliazio kopuruak %0,4 egin du gora (2024ko 4. hiruhilekoa 2023ko 4. hiruhilekoarekin alderatuta).

 Merkataritza eta ibilgailuen konponketaren sektoreko afiliazioak

Merkataritzaren sektoreak euskal ekonomia osoak baino portaera okerragoa izan du; izan ere, aldi horretan afiliazioek %1,4ko igoera izan dute.

Merkataritzaren sektorean igo egin dira soldatakoak (+%1,19) eta jaitsi autonomoak (-%1,67).

Jarduera-adarraren araberako analisia

Sektoreko jardueretako afiliazioak, balio absolututan, 540 afiliatu gehiago izan ditu (+%0,4) 2023ko 3. hiruhilekoan baino. Ibilgailuen salmenta eta konponketan 132 afiliazio gehiago izan dira (+%1,02), handizkako merkataritzan 170 afiliazio gehiago (+%0,42) eta azkenik, txikizkako merkataritzan 238 afiliatu gehiago (+%0,29).

 Merkataritza eta ibilgailuen konponketaren sektoreko afiliazioak

Afiliazioak sexuaren arabera aztertzea

Sexuaren araberako banaketari dagokionez, alde handiak daude azpisektoreen artean. Txikizkako merkataritzaren sektorea oso feminizatuta dago: 10 afiliatutik 7 emakumeak dira. Aldiz, Ibilgailuen salmenta eta konponketan eta Handizkako merkataritzan gizonak dira nagusi, emakume bakoitzeko 5 eta 2 gizon baitituzte, hurrenez hurren.

Txikizkako merkataritzarako konparazioa afiliazio motaren eta generoaren arabera eginez gero, ikusten da soldatapeko emakumeen ehunekoa %70,44 dela, eta emakume autonomoen portzentajean %63,22ra jaisten dela.

Ilustración sobre el histórico

Sar zaitez eduki osora eta aurreko hiruhilekoetako txostenetara.

Txosten guztiak kontsultatzea Flecha derecha

Merkataritzaren behatokia logotipoa

Kontaktua

Helbidea

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Facebook X Instagram Pinterest Linkedin