Errepideko garraio arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako diru-laguntzak 2022an
[Errepide garraio arloko elkarteentzako diru-laguntzak 2022an]
- Erakundea:
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren eta jarduera osagarrien sektoreko elkarte profesional eta enpresarialei, horien federazio eta konfederazioei, eta kooperatiben federazio eta konfederazioei laguntzak ematea.
Aurrekontuko zuzkidura
105.000 €Prestazio ekonomikoa
Laguntza-programa prozedura ez lehiakorraren erregimenean izapidetuko da. Beraz, aurkeztutako eskabideen artean ez da balorazio lehiakorrik egingo, baizik eta eman beharreko laguntzen zenbatekoa honako hauei buruz aurkeztutako dokumentaziotik aterako da:
Diruz lagun daitezkeen gastuak, muga eta gehieneko zenbatekoa
- 2022. urtean, eta gehienez ere % 70eko mugaraino, honako gastu hauek lagunduko dira:
- Garraio-sektorearen jardueran aritzeko baldintzak sustatu eta hobetzeko azterlanak eta prestakuntza-jarduerak aurrez arrekoak zein telematikoak, bai eta elkartearen jarduerak eta garraioarekin lotutako albisteak sustatzeko eta hedatzeko ekintzetarako direnak ere.
- Garraio-azoka eta -lehiaketetan -autonomikoetan, estatukoetan edo nazioartekoetan- parte hartzera edo antolatzera zuzendutakoak, aurrez aurrekoak zein telematikoak, ekitaldi bakoitzeko bi ordezkari gehienez ere. Ez dira kontuan hartuko bidaiaren gastuak (garraioa, ostatua, dietak, etab.).
2022. urtean, eta gehienez ere % 50eko mugaraino, honako gastu hauek lagunduko dira:
- Langileen gastuak, kaleratzeengatiko eta erretiro aurreratuengatiko kalte-ordainak izan ezik
- Helburuak lortzearekin lotutako funtzionamendu-gastu hauek:
- Errentamenduak, soil-soilik erakunde eskatzailearen ohiko jarduera gauzatzen den egoitzei dagozkienak.
- Erakunde eskatzailearen organoetako kide ez diren profesional independenteen zerbitzuak
- Aseguru-primak
- Hornidurak, soil-soilik erakunde eskatzailearen ohiko jarduera gauzatzen den egoitzetako ur korrontearen, argiaren eta gasaren gastuei dagozkienak.
- Beste erakunde batzuetako kide izateagatik ordaindu beharreko kuotak
- Honako hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen gehieneko zenbatekoak gastu-kontzeptu bakoitzerako:
- 9.500 euro, 9. artikuluko 1. paragrafoko a) kontzeptuan adierazitako gastu osoan.
- 3.500 euro, 9. artikuluko 1. paragrafoko b) kontzeptuan adierazitako gastu osoan.
- 6.000 euro, 9. artikuluko 2. paragrafoko a) kontzeptuan adierazitako gastu osoan.
- 6.000 euro, 9. artikuluko 2. paragrafoko b) kontzeptuan adierazitako gastu osoan.
- Ez dira diruz lagunduko honako gastu hauek: aurkeztutako gastuei dagozkion ordaindutako BEZa ezta beste edozein zergenak ere eta, oro har, argi eta garbi zehaztuta ez dauden gastu guztiak, baldin eta ezin badira zuzenean identifikatu laguntza-programa honen 9. Artikuluko 1 eta 2 apartatuan aurreikusitakoekin.
Ordainketa modua
- Emandako dirulaguntza ordainketa bakar baten bidez ordainduko da, diruz lagundutako jarduera guztiz burutu ondoren eta justifikazio-kontu bat aurkeztuz egindako gastu guztiak agiri bidez justifikatu ondoren. Kontu hori egiteko, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 30. artikuluaren bigarren paragrafoan adierazitakoa bete beharko da.
Justifikazio-kontu horrek honako alderdi hauek izango ditu:
- Dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen jarduketa-memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita.
- Jardueraren gastu eta inbertsioen zerrenda sailkatua, hartzekoduna eta dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen-data eta, hala badagokio, ordainketa-data adierazita. Dirulaguntza aurrekontu zenbatetsi baten arabera ematen bada, gertatutako desbideratzeak adieraziko dira.
- Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
Horrekin batera, diruz lagun daitekeen gastuaren behin betiko fakturak edo egiaztagiriak aurkeztuko dira.
- Justifikazio-kontuaren aurkezpena 2020ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da. Beraz, 2022ko ekitaldian garatu edo garatu behar diren onartutako programan aurreikusitako gastuak data hori baino lehen gauzatu beharko dira.
- Ez da ordainketarik egingo onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez baditu edo itzulketa bidezkoa dela adierazten duen ebazpen baten bidez zordun bada.

Nori dago zuzenduta
Garraioko enpresa edo-eta profesionalek osatzen dituzten eta helburu gisa garraio arloaren interesak ordezkatu eta defendatzea duten elkarte profesional eta enpresarialak.
Betekizunak
-
Onuradunen betebeharrak
- Orohar, agindu honetan arautzen diren laguntzak jaso ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte profesional eta enpresarialek, haien federazioek eta konfederazioek, eta errepideko garraioaren eta jarduera osagarrien sektoreko kooperatiben federazioek eta konfederazioek honako eskakizun zehatz hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:
- 2022ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik legez eratuta egotea.
- Elkartearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Errepideko garraioaren arloko interes sozio-ekonomikoen defentsa eta ordezkaritza bakar-bakarrik izatea elkartearen helburua.
- Irabazteko xederik ez izatea.
- Jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidego osora zabaltzea.
- Aurreko paragrafoan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten eta Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko edo Europako eremuko batasun, federazio edo bestelako erakundeetan sarturik dauden elkarteek ere eska ditzakete laguntza hauek, Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko edo Europako eremuko ordezkaritzak eragindako gastuak ordaintzeko.
Horiez gain, honako betekizun orokorrak bete behar dituzte:
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Epai irmoaren bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigorrik ez izatea, edo prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta ordainarazpen ilegalak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatuta ez egotea, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean ez egotea, sexu-bereizkeriagatik gertatutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legearen azken xedapenetako laugarrenak xedatutakoaren arabera.
- Dirulaguntzak edo laguntza publikoak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
- Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, prozeduraren batean kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan hitzarmen batek eraginkortasuna hartu badu, eta esku-hartze judizialaren mende ez egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaitua izatea, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
- Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin ez izana, erruduntzat jo diren kausagatik.
- Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan jardutea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean eta Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunari buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean jasotako egoeraren batean ez egotea, eta
Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsi-karguren bat ez izatea, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan. - Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea dakarren ebazpen irmoaren bidez zigortua ez izatea.
- Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean ez egotea.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 3. artikuluetan jasotako debekuren batean ere ez egotea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila.
Garraio Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian Kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel: 945019714
E-maila:DT-Trans@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua
Internet
Euskadi.eus kontaktu-postontzia
Telefonoa
012 / 945 01 80 00
Aurrez aurre (hitzordua)
Zuzenean bulegoak
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38
Kodea
0029307Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan. Izapideak bide telematikoz baino ezin dira hasi eta jarraitu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskabidea erakundearen legezko ordezkariak sinatu beharko du, eta honako agiri hauek batera aurkeztu beharko da:
- Erakundeak ekonomia-ekitaldian burutu dituen edo burutu nahi dituen jarduera eta ekimenei buruzko memoria zehatza, bederatzigarren artikuluan aurreikusitako gastuak eta
ekintzak azalduko dituena. Memoria horretan, ondoko zertzelada hauek guztiak jasoko dira: jarduerak burutzeko datak eta lekuak, ekimenen parte hartzaileen eta xedea, giza baliabideak (langileak) eta baliabide materialak (lokalak, bulegoak, etab.), helburu bererako lortutako dirulaguntzak, eta laguntzaren premia eta zenbatekoa ebaluatzeko baliagarriak izan daitezkeen gainerako kontu guztiak, II. eta III. eranskinetan datozen ereduen arabera*. Eredu horien egitura eta edukia jarraitzen ez bada, Agindu honetako 8. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da. - Eraketa-aktaren kopia eta administrazio-organo eskudunak ikus-onetsitako estatutuen kopia.
- Erakundea batasun, federazio edo bestelako erakunderen batean sarturik dagoela egiaztatzen duen agiria, hala badago.
- Zerga-identifikazioko txartelaren kopia.
- Agindu honetan aurreikusitako laguntzez baliatzeko erakundeak edo elkarteak hartutako erabakiaren ziurtagiria.
- Aukerakoa, eta diru-laguntza eman eta gero aurkez daiteke, hirugarrengoen alta edo horren aldaketaren fitxa, Ogasun eta Ekonomia Sailak ezarritako ereduaren araberakoa; betiere, lehengoaz aurkezten diren edo banku-datuak aldaturik dituzten eskatzaileei dagokienez, baina beti laguntzak ordaindu baino lehen.
- Elkartekideen liburu-erregistroaren kopia.
*Era berean, 9. artikuluko 1. paragrafoko a) eta b) epigrafeei dagozkien gastuen zenbatekoa modu zehatzean justifikatu beharko da honako dokumentu hauek erantsiz:
- Behin betiko faktura edo horren baliokidea: eskabideak aurkezteko datan jadanik egindako ekintzei dagozkien gastuetarako.
- Aurrekontua edo proforma faktura: eskabideak aurkeztutako datan oraindik egin gabe dauden ekintzei dagozkien gastuetarako, eta 2022. azaroaren 30ean baino lehen egin
behar direnak. - Erakundeak ekonomia-ekitaldian burutu dituen edo burutu nahi dituen jarduera eta ekimenei buruzko memoria zehatza, bederatzigarren artikuluan aurreikusitako gastuak eta
-
Onuradunen betebeharrak
- Orohar, agindu honetan arautzen diren laguntzak jaso ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte profesional eta enpresarialek, haien federazioek eta konfederazioek, eta errepideko garraioaren eta jarduera osagarrien sektoreko kooperatiben federazioek eta konfederazioek honako eskakizun zehatz hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:
- 2022ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik legez eratuta egotea.
- Elkartearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Errepideko garraioaren arloko interes sozio-ekonomikoen defentsa eta ordezkaritza bakar-bakarrik izatea elkartearen helburua.
- Irabazteko xederik ez izatea.
- Jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidego osora zabaltzea.
- Aurreko paragrafoan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten eta Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko edo Europako eremuko batasun, federazio edo bestelako erakundeetan sarturik dauden elkarteek ere eska ditzakete laguntza hauek, Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko edo Europako eremuko ordezkaritzak eragindako gastuak ordaintzeko.
Horiez gain, honako betekizun orokorrak bete behar dituzte:
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Epai irmoaren bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigorrik ez izatea, edo prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta ordainarazpen ilegalak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatuta ez egotea, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean ez egotea, sexu-bereizkeriagatik gertatutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legearen azken xedapenetako laugarrenak xedatutakoaren arabera.
- Dirulaguntzak edo laguntza publikoak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
- Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, prozeduraren batean kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan hitzarmen batek eraginkortasuna hartu badu, eta esku-hartze judizialaren mende ez egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaitua izatea, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
- Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin ez izana, erruduntzat jo diren kausagatik.
- Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan jardutea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean eta Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunari buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean jasotako egoeraren batean ez egotea, eta
Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsi-karguren bat ez izatea, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan. - Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea dakarren ebazpen irmoaren bidez zigortua ez izatea.
- Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean ez egotea.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 3. artikuluetan jasotako debekuren batean ere ez egotea.
Beharrezkoa da:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete agindu hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak