COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragina jasan duten langileentzako ohiz kanpoko laguntzak. (4. deialdia)
[ERTE4]
- Erakundea:
-
Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emango dituen laguntza jakin batzuk arautzea; hain zuzen ere, COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak direla-eta kontratua etenda edo lanaldia murriztuta izanik, soldata baxuenak jasotzen dituzten langileentzako laguntzak, zeinei esker halako pertsonek jasotzen duten langabezia-prestazioa osatu eta errentetan jasan duten murrizketa arindu nahi baita.
Aurrekontuko zuzkidura
3.500.000 eurosPrestazio ekonomikoa
1. Gehienez ere, zenbateko hauek ordainduko dira, langabezia-prestazioa jaso den egun-kopuruarekiko proportzioan:
- 150 euro/hilean, onuradunaren lanaldia –lan-kontratuaren arabera– % 50 edo hortik gorakoa denean.
- 100 euro/hilean, onuradunaren lanaldia –lan-kontratuaren arabera– % 50etik beherakoa denean.
2. Diruz lagunduko den aldia honen baliokidea izango da: lan-kontratua etenda edo lanaldia murriztuta izateagatik, 2021eko ekainaren 1etik 2021eko irailaren 30rra bitartean langabezia-prestazioa jaso den aldia.
3. Dirulaguntzaren zenbatekoaren, langabezia-prestazioaren eta, hala badagokio, soldaten edo soldataren ordezko errenten baturak ezingo du gainditu lan-kontratua eten edo lanaldia murriztu aurretik langileak jasotzen zuen ordainsari gordina, aparteko ordainsarien zati proportzionala barne. Muga hori gaindituz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, betekizun hori betetzeko bezainbeste.
Ordainketa-modua:
Esleipena eginda, dirulaguntza hilero ordainduko zaie onuradunei, betiere Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ofizioz egiaztatu ondoren eskabidea egin duen pertsona bakoitzari aldi horretarako onartu zaion langabezia-prestazioaren zenbatekoa eta iraupena.
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak zer banku-kontutan ordaintzen dion langabezia-prestazioa onuradunari, kontu horretan bertan egingo da ordainketa.
Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Deialdi honetako laguntzen onuradun izango dira besteren kontura aritzen diren langileak eta lan-sozietateetako edo lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileak; baldin eta 2021eko otsailaren 1ean lan-kontratua etenda edo lanaldia murriztuta badute (COVID 19 dela-eta abian jarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen bidez), eta kontribuzio-mailako langabezia-prestazioen titularrak badira edo egoera horretara igarotzen badira, 2021eko ekainaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean (urtarrilaren 26ko 2/2021 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren ondorioz)
Betekizunak
-
Deialdi hau EHAAn argitaratu aurretik Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatuta
-
Kontratua eten edo lanaldia murriztu aurreko garaian, urtean 20.000 euroko edo gutxiagoko kontingentzia arrunteko kotizazio-oinarriari dagokion kotizazioa ordaintzea Gizarte Segurantzan.
Eskabide-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte.
Eskabide-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Dirulaguntzen arloko diru-itzulketaren bat egiteko betebeharrik bete gabe ez izatea.
Eskabide-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zehapenik jaso ez izana, ez eta horien onuradun izateko ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne; azken horiek jasotzen dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoan.
Eskabide-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuko inongo egoeraren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.
Eskabide-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Kontaktu-informazioa
Informazio orokorra: 945 160 600
Kodea
11074Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabidea oso-osorik bete beharko da, eta elektronikoki aurkeztu, eskabide-orri honen bidez.
-
Deialdi hau EHAAn argitaratu aurretik Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatuta
-
Kontratua eten edo lanaldia murriztu aurreko garaian, urtean 20.000 euroko edo gutxiagoko kontingentzia arrunteko kotizazio-oinarriari dagokion kotizazioa ordaintzea Gizarte Segurantzan.
Eskabide-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte.
Eskabide-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Dirulaguntzen arloko diru-itzulketaren bat egiteko betebeharrik bete gabe ez izatea.
Eskabide-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zehapenik jaso ez izana, ez eta horien onuradun izateko ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne; azken horiek jasotzen dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoan.
Eskabide-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuko inongo egoeraren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.
Eskabide-orrian, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hileko epea izango da, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Diruz lagundutako aldian jasotako ordainsariei buruzko erantzukizunpeko adierazpena
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk
Izapide horretara agertu ezik ere, interesdunek aukeran dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea xedapenaren behin betiko onarpenaren aurka, betiere xedapena dekretua edo agindua bada; bi hilabete izango dituzte horretarako.