Desgaitasuna duten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak 2021
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Desgaitasuna duten langileen laneratzea, integrazio pertsonala eta gizarteratzea lortzea. Eta eginkizun horren osagarri gisa, desgaitasuna duen langile bakoitzari bere baldintza fisiko, psikiko edo intelektualetara egokituriko lanpostua eskainiko zaio.
Aurrekontuko zuzkidura
700.000 eurosPrestazio ekonomikoa
Kontratatzeko laguntzak
Kontratazioak egiteagatiko dirulaguntzaren zenbatekoa, lanaldi osorako, 4.000 eurokoa da.
Enpresa laguntzaileak lan-enklabeko pertsona bat kontratatzen duen kasuetarako, kontratatutako pertsona desgaitasuna izanik laneratzeko zailtasun bereziak dituena baldin bada, dirulaguntzaren zenbatekoa 8.000 eurokoa da.
Lan-kontratua lanaldi partzialekoa bada, aurreko apartatuetan xedatutako dirulaguntza hitzartutako lanaldiaren arabera murriztuko da, proportzionalki.
Kontratatutako pertsona emakumea bada, dirulaguntzaren zenbatekoa % 10 handituko da.
Lanpostu-egokitzeak egiteko eta oztopoak kentzeko laguntzak
Banakoari eragiten dioten egokitzeak egiteko neurriak ezartzeagatiko dirulaguntzaren zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da gehienez, desgaitasuna duen langile bakoitzeko. Dirulaguntzaren zenbatekoak ezin izango du gainditu diruz lagundutako egokitze-jarduketaren kostua.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera.

Nori dago zuzenduta
Enpresak eta lan-elkarteen kooperatibak
Desgaitasuna duten langileak kontratatzen edo bazkide gisa sartzen dituzten enpresak, kooperatibak edo lan-sozietateak.
Betekizunak
-
Enpresa edo Kooperatiba eskatzailea egokirik osatuta izan behar da
Erakunde eskatzaileek betebeharrak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, baldin eta, 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez bada egiaztatzearen aurka agertu.
-
Eskatzailea pertsona fisiko bat bada, organo eskudunaren ziurtagiria, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea adierazten duena

Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea.

Sexu-bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik ez eukitzea, ezta euskal administrazio publikoen laguntza eskuratzeko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko Legea (4/2005) dela bide.
Erantzukizunpeko adierazpenean egiaztatzeko
-
Ez egon dirua itzularazteko hasitako inolako prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomiadunek emandako izaera bereko Laguntzak jasotzeagatik.
Erantzukizunpeko adierazpenean egiaztatzeko
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen duen erakundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
Kontaktu-informazioa
Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 600
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601
Kodea
1037008Eskaera eta dokumentazio gehigarria
Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:
Kontratatzeko laguntzak
Identifikazio fiskaleko txartela
- Egindako lan-kontratuaren kopia.
- Aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzen diren kasuetan enplegua sustatzeko kontratuaren edo prestakuntzarako kontratuaren kopia, eta mugagabe bihurtzearen dokumentua.
- Kooperatiben eta lan-sozietateen kasuan, langile bazkideekin edo lan-bazkideekin egindako sozietatekontratuaren kopia.
- Desgaitasun-mota eta -mailaren egiaztagiria, erakunde eskudunak egina.
Eskatzailea pertsona fisiko bat bada, organo eskudunaren ziurtagiria, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea adierazten dueña
Lanpostu-egokitzeak egiteko eta oztopoak kentzeko laguntzak
- Desgaitasuna duten pertsonen eta egokitzeen edo oztopo-kentzeen eraginpeko lanpostuen zerrendak.
- Egokitzeak edo oztopo-kentzeak azaltzen dituen memoria.
- Egokitzeak edo oztopo-kentzeak egiteko lanak ordaindu direla egiaztatzen duten fakturak.
- Eskatzailea pertsona fisiko bat bada, organo eskudunaren ziurtagiria, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea adierazten duena
Deskargatu eskabidea, bete eta igo ezazu egoitza elektronikoaren bidez.
Kontratatzeko laguntzen eskabideak aurkezteko epea kontratuaren hasieratik edo kontratua mugagabe bihurtu denetik zenbatzen hasita hilabetekoa
Eskabidea deskargatu, bete eta, erregistro elektronikoaren bidez, igo.
Lanpostu-egokitzeak egiteko eta oztopoak kentzeko laguntzen eskabideak aurkezteko epea: diruz lagundutako jarduketa gauzatu den datatik aurrera hilabetekoa, ulertzen delarik data hori dela obraren fakturaren, erositako materialaren edo jarduketa gauzatzeko zerbitzu-ematearen data.
- IFK kopia (Erakunde eskatzaileek betebeharrak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, baldin eta, 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez bada egiaztatzearen aurka agertu)
- Eskatzailea pertsona fisiko bat bada, organo eskudunaren ziurtagiria, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea adierazten duena
-
Enpresa edo Kooperatiba eskatzailea egokirik osatuta izan behar da
Erakunde eskatzaileek betebeharrak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, baldin eta, 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez bada egiaztatzearen aurka agertu.
-
Eskatzailea pertsona fisiko bat bada, organo eskudunaren ziurtagiria, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea adierazten duena
Erakunde eskatzaileek betebeharrak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, baldin eta, 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez bada egiaztatzearen aurka agertu.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea.
Erakunde eskatzaileek betebeharrak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, baldin eta, 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez bada egiaztatzearen aurka agertu.
-
Sexu-bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik ez eukitzea, ezta euskal administrazio publikoen laguntza eskuratzeko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko Legea (4/2005) dela bide.
Erantzukizunpeko adierazpenean egiaztatzeko
-
Ez egon dirua itzularazteko hasitako inolako prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomiadunek emandako izaera bereko Laguntzak jasotzeagatik.
Erantzukizunpeko adierazpenean egiaztatzeko
Ordezkari bezala aritzeko beharrezkoa da ordezkapen-ahalordea ziurtatzea:
Erakundearen legezko ordezkaritza bada, eskabidean eskatutako dokumentazioaz gain, hurrengo hau ere aurkeztu beharko da:
- Dokumentu publiko edo pribatuaren kopia eskaneatua, notario bidez legimatutako sinadura eta guzti (PDF formatuan).
Borondatezko Legezko Ordezkaritza egiteko, eskabidea egiteko dokumentazioaz gain, hurrengoa ere erantsi beharko da:
Ziurtagiri elektronikoa beharko du interesa duen pertsona edo erakundeak diru-laguntza eskatzeko.
- Hurrengo pausuan aurkituko duen dokumentazioa bete, pdf edo onartutako formatuetan, eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete.
- Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharrak:
Hiritarrek eskubidea dute ez aurkezteko jorratzen ari den prozeduran aplikatu beharreko arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak edo ez aurkezteko prozeduran ari den Administrazioak euki dituen dokumentuak (39/2015 Legearen 53. artikulua, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Eskubide horretaz baliatzeko, eskabidearen “Aurretik entregatutako dokumentuak” atalean entregatutako dokumentuen gaineko informazioa beteko da.
“Nire kudeaketak” gunearen bitartez egingo da izapideen eta espedienteen egoeraren jarraipena.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskagiria aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete barruan. 168/2019 Dekretuaren 39.3 artikuluak zentzu positiboa administrazio-isiltasunari ematen dion arren, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak 9. apartatua berria sartu du Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluan. Honen arabera, laguntzak edo dirulaguntzak emateko prozedura edozein dela ere, horretarako ezarritako gehieneko epea ebazpenik jakinarazi gabe igarotzeak interesdunak legitimatzen ditu dirulaguntza emateko eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertzeko.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.