Hezkuntza Saila

Dantzako Goi-mailako Arte-irakaskuntzak

 

  • 22/2016 Dekretua, otsailaren 16koa, zeinen bidez ezartzen baitira koreografia eta interpretazioa espezialitateko dantzako goi-mailako arte irakaskuntzak eta Euskal Autonomia Erkidegorako ikasketa-plana (EHAA, 2016-03-22)
  • Sarbide-probak. 2022-2023 ikasturtea

Ohikoa

    • Sarbide proben ebazpena. Ebazpena (leiho berri batean irekitzen da), 2022ko otsailaren 17koa, Dantzako Goi-mailako Arte-irakaskuntzak egiteko sarbide-probetarako deia egiten duena, 2022. urteko proba antolatzeko, egiteko eta ebaluatzeko beharrezko argibideak ematen dituena eta 2022-2023 ikasturtean ikasleak onartzeko prozedura ezartzen duena.
    • Eskabidea (leiho berri batean irekitzen da)
    • Eskaera egiteko epea: 2022ko apirilaren 4tik maiatzaren 20ra eguerdiko 13:00ak arte.

Ez-ohikoa

    • Sarbide proben ebazpena Ebazpena
    • Eskabidea
    • Eskaera egiteko epea
  • Matrikula. 2022-2023 ikasturtea

    • Ebazpena, matrikulatzeko prozedura arautzen duena (leiho berri batean irekitzen da)
    • Epeak:
      • Matrikulatzeko epealdi arrunta:
        • Lehengo fasea: 2022ko ekainaren 27tik uztailaren 1era, biak barne.
        • Bigarren fasea 2022ko uztailaren 4tik eta 14ra, biak barne.
      • Matrikulatzeko ezohiko epealdia: 2022ko uztailaren 15etik 19ra, biak barne.
  • Dantzerti (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako Eskola)

Ohiko galderak

  • Zer dira eta zertarako balio dute Dantzako Goi-mailako Arte Irakaskuntzak?

Dantzako goi-mailako irakaskuntzen helburua da ikasleei kalitatezko prestakuntza artistikoa ematea eta etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.

Profesionalak izateko interesa duten pertsonei zuzenduta daude; alegia, lanbide gisa bidea jorratzeko pentsatuta daude. Labur esanda, horrelako ikasketak egiteko gaitasuna eta borondatea duten ikasleei bideratuta daude, jarraitutasuna eta ardura eskatzen baitute.

Dantzako Goi-mailako irakaskuntzak dira ikasketak bukatutakoan ikasleari titulazio ofiziala ematen dioten irakaskuntza bakarrak arlo honetan.

  • Zer irtenbide profesional eskaintzen dituzte irakaskuntza hauek?

Dantzako goi-mailako irakaskuntzek, jendartean integratzeko baliabideak ez ezik, behar den gaitasuna ere eskaintzen dute Arte Irakaskuntzako zentroetan eskolak emateko; gradu baten titulu baliokidea da, ondorio guztietarako.

  • Nola egituratzen dira irakaskuntza hauek?

Dantzako goi-mailako irakaskuntzak lau ikasturte akademikotan banatzen dira; guztira 240 ECTS kreditu dituzte (60 urtean). Prestakuntza honela banatzen da:

- Oinarrizko prestakuntzak gutxienez 12 kreditu izango ditu.

- Prestakuntza espezializatuak gutxienez 104 kreditu izango ditu.

- Ikasketa amaierako lanak gutxienez 6 kreditu izango ditu.

  • Zer da ECTS kreditua, eta zer ordu-kopuru du?

Ikasleak dagokion ikasketa-programako helburuak betetzeko egin behar duen lanaren neurria da; gure kasuan, 30 ordu. Honako ordu hauek sartuta daude: eskola-orduak ?teorikoak edo praktikoak?, ikasketa-orduak, mintegietarako, lanetarako, praktiketarako eta proiektuetarako orduak, eta azterketak eta ebaluazio-probak prestatzeko eta egiteko eskatutakoak.

Okerra da, beraz, pentsatzea europar kreditua eskola-orduak bakarrik direla, edo kontaketan azterketak prestatzeko eta egiteko orduak kentzea.

  • Irakasgai guztiek presentzialtasun bera dute?

Ez. Aldatu egiten da irakasgai batetik bestera. Zentroko zuzendaritzak behar besteko denboraz ezarri beharko du, eta jakitera eman.

  • EAEn, non emango dira Dantzako Goi-mailako irakaskuntzak?


Euskadin, DANTZERTI Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako Eskolan emango dira.

Eskola hori Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan dago.

  • Zer espezialitate eskaintzen dira EAEn?


    EAEn, Koreografia eta Interpretazioaren espezialitatea ematen da.
  • Bateragarria al da beste ikasketa batzuekin edo lanarekin?


    Ez. Irakaskuntza presentzialak dira eta, Goi-mailako beste irakaskuntza batzuk bezala, diseinatuta daude denbora osoko dedikazioaz ikasteko: 36 aste ikasturte bakoitzeko, gutxienez.

 

 

  Matrikula

 

 Noiz egin behar da matrikula?

Uztailaren lehenengo hamabostaldian.

 

 

  • Zer baldintza akademiko bete behar ditut Dantzako Goi-mailako Arte-irakaskuntzak egin ahal izateko?

Dantzako Goi-mailako Arte-irakaskuntzak egiteko, baldintza hauek bete behar dira:

- Batxiler-titulua izatea edo Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarbide-proba gaindituta izatea.

- Gainera, sarbide espezifikorako proba (leiho berri batean irekitzen da) bat egin behar da, ikastetxean bertan.

  • Egin ditzaket ikasketa hauek batxilerrik ez badut?

Bai.

  • Zer balio du proba horrek?

Proba gainditzeak urte bateko balioa du, eta aukera emango du ikasketa horiek ematen dituen estatuko edozein zentrotan sartzeko, betiere zentro horietan plaza libreak baldin badaude.

  • Zenbat plaza egongo dira?

Lehenengo ikasturtean 25 plaza eskaintzen dira.

  • Noiz irekiko da sarbide-proban izena emateko epea?


    Urtero data zehatzak argitaratuko dira. Izena emateko, eskabide-orria bete behar da.
  • Noiz dira probak?


    Ekainean zehar izango dira probak.
  • Noiz egin behar da matrikula?


    Uztailaren lehenengo hamabostaldian.