XXI. mendearen hasieran, berretsi da
zientzia-hezkuntza hobetzea garrantzitsua eta premiazkoa dela. Guztiok
dakigu aurreko mendetik gertatzen ari den garapen zientifikoak eragin
handia izan duela eta izango duela gizateriarentzako oso gai garrantzitsuetan,
besteak beste, osasunean, elikaduran, energia-baliabideetan, ingurumenaren
zaintzan, garraioan, komunikabideetan eta informazioaren teknologietan,
bai eta gizakien bizi-kalitatean eragiten duten beste faktore batzuetan
ere. Prozesu zientifikoaren eta teknologikoaren aplikazioak erabakitzean
dauden arriskuak ere ezin dira ezkutatu.
Gizartearen
garapena ezagutza aurreratuaren menpe dago, eta Euskadin beharrezkoa da
ezagutza hori garatzea geure ongizate egoera sendotu eta areagotu nahi
badugu. Herritarrak egungo nahiz etorkizuneko gizarterako prestatu nahi
baditugu, funtsezkoa da jakintza zientifikoen oinarria ematea. Zientziak
irakasteak berekin dakar haur eta gazteei laguntzea kultura horretaz jabetzen,
hori beren jardueran erabiltzen jakiten eta hori bilakatzeko nahia sortzen.
Horretarako beharrezkoa da gaitasun zientifikoen garapenean oinarritutako
ikuspegia lantzea: problemen planteamendua, hipotesiak adieraztea, talde-lanaren
bidezko elkarrekintza, ekimena, azalpenak adieraztea (argudioak eta elkarrizketa),
beste pertsonen ideiekiko errespetua?
Hezkuntza-sistemaren
ikerketa eta ebaluazioek erakusten dute gure ikasleek gabeziak dituztela
gaitasun zientifikoak menderatzeko. Egoera hori aldatzeko ezinbestekoa
da arreta berezia ematea ikasgelako prozesuei; hau da, esleitutako metodologia
eta baliabideei, irakasleen prestakuntzari eta ikasgelan duen praktikari.
Bestalde, egoera bideratzen laguntzeko asmoarekin, Legebiltzarrean onartu
den Oinarrizko Hezkuntzarako Curriculumean garrantzi berezia eman zaio
Zientzien irakaskuntzari.
Zuen
eskuetan duzuen CD honetan bildutako jarduerak 6 eduki-bloketan banatzen
dira, eta aurrez azaldutako egitasmoetan pauso adierazgarriak ematen dituzte.
Lehen Hezkuntzako 3. zikloan eta DBHko lehenengo bi ikasturtetan erabil
daitezke.
Espero
dut zuentzat material hau baliagarria suertatzea eta berarekin gozatu
eta ikasteko aukera izatea.
|