Segurtasun Saila

Boluntarioen txokoa

2019-03-05 Argitaratu dira INDARREAN DAUDEN TESTU KONTSOLIDATUAK: 24/2010 Dekretua, urtarrilaren 19koa, herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzkoa eta 253/2017 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariei buruzkoa.

 

Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideen jakinarazpenak

 drp@seg.euskadi.eus (lurralde bakoitzeko areto-arduraduna jarri kopian)

 Informazio gehiagorako Boluntariotzako izapideak

 

Boluntariotza eta boluntarioak Euskadin.

Definizioa

Herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman duten borondatezko parte-hartzea.

Babes zibileko eta oro har larrialdiei aurre egiteko lanetan herritarrek duten parte-hartzea bermatu eta zabaltzen dute boluntariotzako erakundeak.

Motak

Euskadiko babes zibileko boluntarioen toki-erakundeak

Elkarte zein toki-elkarte gisa eratu ahal izango dira babes zibileko boluntarioen toki-erakundeak.

  • Elkarteak
    Beren Estatutuen bidez arautzen dira, nortasun juridiko propioa dute eta ondorioz, botere publikoekiko mendekotasun juridikorik ez dute.
  • Taldeak
    Beren Erregelamenduaren bidez arautzen dira, ez dute nortasun juridiko propiorik, Udalek sustatzen dituzte eta administratiboki udal horien parte dira.

Boluntario-Elkarte zein ?Talde guztiak babes zibilerako entitate laguntzaile gisa onartuta egon behar dira. Agintari eskudunek eskatuta eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako euskal sisteman larrialdiak kudeatu behar dituen arduradunaren aginduetara jardungo dute beti.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin hitzarmena duten babes zibileko beste erakunde laguntzaile batzuk 

Babes zibileko erakunde laguntzaile dira ondoko baldintzak betetzen dituzten erakundeak:

  • Larrialdi-egoeratan pertsonei laguntza ematea eta ondasunak babestea xede nagusitzat dutenak, euren estatutuen edo arau eratzaileen arabera, edota estatutuetan jasota daukatenak eskatzen zaienean laguntza eta babes zibileko eta larrialdiei aurre egiteko zerbitzuak ematea.
  • Izaera altruista eta irabazi-asmorik gabekoak direnak; ez da ezinbestekoa kide-inskripzioari dagokionez irekiak izatea.
  • Eusko Jaurlaritzako organo eskudunarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dutenak, zeinaren bitartez babes zibileko eta larrialdiei aurre egiteko ekintzetan laguntza emateko konpromisoa hartzen baitute.

Jarduera-eremua

Euskal herri-administrazioek, nork bere eskumenen esparruan, larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako sistema bat eratzen dute, sistema integratu eta bateragarria, era guztietako larrialdien arreta eta kudeaketa bilatzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen multzoaren plan, prozedura, mekanismo, bitarteko eta baliabide guzti-guztiek osatzen dutena.

Larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemak honako hau hartzen du bere baitan: etorki natural, teknologiko edo antropikoko era guztietako arriskuek edo mehatxuek pertsonei, ondasunei eta ondare kolektiboari eragindako kalteak ekiditeko, murrizteko edo zuzentzeko ekintza-multzoa, arrisku edo mehatxu horien ondorio potentzial edo eraginkorren zabaltasunak edo larritasunak eraginpe kolektibo larria, hondamendia edo herri-lazeria dakarrenean, bai eta horrelakoak eragin ditzaketen beste urgentzia- eta larrialdi-kasu batzuetan edo hainbat zerbitzu eta operatiboren koordinazioa eskatzen dutenetan ere.

Larrialdietako jarduera

Larrialdien Kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, dagokion agintariaren menpe geratuko da babes zibileko boluntarioen lana, istripuak, hondamendiak edo lazeria publikoak izanez gero. Errefortzua edo laguntza ematera mugatuko dira oro har, eta, hala egokituz gero, profesionalek edo funtzionarioek osatutako zerbitzu publikoen ordezkotza subsidiarioa egingo dute.

Boluntariotzako erakundeek euren parte-hartzea beharrezkoa den larrialdietan hartuko dute parte, Babes Zibileko Planei eta parte-hartze horretarako sortutako taktika erakingorrei jarraiki.

Jakiten badute larrialdiren bat gertatu dela euren aritze-eremuan, edo lehenengoak badira larrialdiko eremura iristen, berehala 112 larrialdietako telefonora deitu beharko dute.

Boluntarioek ondo identifikatuta egon beharko dute jarduera eraginkorretan.

Boluntarioen eskubide eta betebeharrak

Pertsona boluntarioek ondoko xedapenetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak izango dituzte: Larrialdien Kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen 47. eta 48. artikuluak, Boluntariotzaren ekainaren 25eko 17/1998 Legeko 6. eta 7. artikuluak, dekretu hau eta ezargarria izan daitekeen gainerako araubide juridikoak, eta erakunde bakoitzaren barne-arau eta estatutuek agindutakoak.

IrudiaAraudiaren garapena Arautegia atalean aurki daiteke.

Boluntarioen harremanak erakundearekiko ez du kontratu-edo funtzionario-izaerako loturarik sortuko. Borondatez sartu den erakundeko barne-araudia onartzean sortutako betebeharrak izango ditu burutu beharrekoak.

Babes zibileko zerbitzuaren oinarrizko eginkizunak

Prebentzioa
  • Jendea elkartzen den eraikin, lokal edo establezimenduei begira batik bat, herriaren arriskugarritasun-mailari dagozkion azterlanetan parte hartzea.
  • Udalerrietako babes zibileko planak gauzatzen eta mantentzen parte hartzea.
  • Arrisku horiek eragindako taldeentzako informazio-eta dibulgazio-kanpainak egiten laguntzea, dagokien toki-agintariaren jarraibideak betez.
Esku-hartzea
  • Larrialdietako zerbitzu orokorrei laguntzea ?suhiltzaileei, osasun-arloko langileei, poliziei eta abarrei?, esku-hartzearen arduradunek eskatuz gero.
  • Larrialdi-egoeran dauden pertsonen zaintzan laguntzea ?ebakuazioa, aterpea, hornidura...? dagokion organo eskudunak koordinatuta.
  • Larrialdi-egoeratan ondoko esku-hartze lanetan laguntzea: pertsona eta ondasunen babes-, laguntza-eta sorospen-lanetan, prebentzioko edo kalteak saihesteko lanetan, eta konponketa-eta birgaitze-lanetan, udalerriko babes zibileko planen arabera esleitzen zaizkien eginkizunak betetze aldera.
  • Kalte publiko, arrisku larri edo hondamendiko salbuespeneko egoeratan agintariek mugiarazitako beste hainbat pertsona larrialdiei aurre egiteko lanetan sar daitezen erraztea.

Eginkizun horiek betetzean, kasuan kasuko agintari arduradunen mende egingo dute lan.

Boluntariotzaren web-ataria

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak herritarren eta, bereziki, inplikatutako pertsonen eta erakundeen esku jarri du boluntariotzaren web-ataria, ekintza hobe dezaketen informazioen eta baliabideen erreferentzia-puntu gisa, eta beren lanarekin gure gizartea herritarren inplikazioaren, lanaren, elkarrekiko laguntzaren eta parte-hartzearen bidez hobetzeko zereginean konprometituta dauden pertsona guztien topagune izan dadin.

igo

Babes zibileko boluntarioen batzorde aholkularia

24/2010 Dekretuan, urtarrilaren 19koa, herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzkoa, bigarren azken xedapenean, babes Zibileko Boluntariotzako Aholku Batzordea sortzen da, Euskadiko Babes Zibilerako Batzordeko lan-organo gisa, zeinaren eginkizunak izango baitira babes zibileko boluntariotzako eta haren erakundeetako antolakuntza, eginkizunak, prestakuntza eta baliabideen inguruko gaiak aztertu eta eztabaidatzea.

igo

Boluntarioa izan!

Babes zibileko boluntarioen toki-erakunde batean askatasunez eta borondatez sartzeko, ondoko baldintzak bete beharko dira:

  • Adin nagusikoa izan
  • Erakundeak ezartzen dituen baldintza edo proba ez diskriminatzaileak bete
  • Babes zibileko boluntarioen akreditazioa edo txartela izan

Larrialdietako ekintza zuzenetan parte-hartzea eskatzen ez duten eginkizun edo lanak egiteko, arauek edo elkarteak ezarritako baldintzak adina, egoera psikofisikoa edo prestakuntza betetzen ez dituzten laguntzaileak onartu ahal izango dituzte toki-erakundeek.

Udal boluntariotza

Udal boluntariotza Álava/Araba

Amurrio ( Irudia @PcivilAmurrio)

 ETXEGOIEN, 19, 01470 AMURRIO (UTM Datum ERTS89 499407.729 m E / 4766381.180 m N)

Arabako mendialdea/Montaña alavesa

 SAMUEL PICAZA, 1, 01110 CAMPEZO (UTM Datum ERTS89 553161.56 m E / 4724371.46 m N)

Gatzaga Buradon/Salinillas de Buradón

 SALINILLAS DE BURADON, 01330 SALINILLAS DE BURADON (LABASTIDA)(UTM Datum ERTS89 513667.99 m E / 4720117.11 m N)

Gaubea/Valdegovía

 ARQUITECTO JESUS GUINEA, 46, 01426 VILLANUEVA DE VALDEGOVIA (UTM Datum ERTS89 491982.4475 m E / 4743962.890 m N)

Laudio/Llodio

 PLAZA HERRIKO, 8, 01400 LAUDIO-LLODIO (UTM Datum ERTS89 503027.778 m E / 4776725.406 m N)

udal boluntariotzara igo

Udal boluntariotza Bizkaia

Alonsotegi

 PLAZA LAS ESCUELAS S/N 48810 ALONSOTEGI (UTM Datum ERTS89 501034.258 m E / 4788247.35 m N)

Amorebieta-Etxano

 PLAZA HERRIKO, 3, 48340 AMOREBIETA-ETXANO (UTM Datum ERTS89 521731.701 m E / 4785346.141 m N)

Balmaseda

 EL PEÑUEKO, 5, 48800 BALMASEDA (UTM Datum ERTS89 482835.1211 m E / 4780649.7915 m N)

Barakaldo

 ALDAPA, 2, 48901 BARAKALDO (UTM Datum ERTS89 501116.91 m E / 4793918.67 m N)

Basauri

 JAGA, 4, 48970 BASAURI (UTM Datum ERTS89 509429.00 m E / 4787900.00 m N)

Bermeo

 ATALDE, 13, 48370 BERMEO (UTM Datum ERTS89 522033.221 m E / 4807666.227 m N)

Erandio

 PLAZA IRAILAREN 23-A, 1, 48950 ERANDIO (UTM Datum ERTS89 501994.5654 m E / 4794472.082 m N)

Karrantza/Carranza

 BOLLANO AUZOA Z/G, 48891 KARRANTZA (UTM Datum ERTS89 470524.9343 m E / 4786262.5 m N)

Lanestosa

 MANUELA SAINZ DE ROZAS, 1, 48895 LANESTOSA (UTM Datum ERTS89  43.221710 m E / 3.439470 m N)

Mungia

 TROBIKA, 1, 48100 MUNGIA (UTM Datum ERTS89 512435.47 m E / 4800196.95 m N)

Muskiz

 SAN JUAN, 2, 48550 MUSKIZ (UTM Datum ERTS89 489866.861 m E / 4796725.708 m N)

Ortuella

 AVENIDA LA ESTACION, 14, 48350 ORTUELLA (UTM Datum ERTS89 495335.7463 m E / 4795304.244 m N)

Otxandio

 MAINERROTA, 2, 48210 OTXANDIO (UTM Datum ERTS89 43.0406934 m E / 2.6540524 m N) 

Sestao

 SAN DIEGO, Nº 3 BAJO, 48910 SESTAO (UTM Datum ERTS89 499215.92 m E / 4795414.70 m N)

Urduña/Orduña

 FORU PLAZA 1, 48460 ORDUÑA (UTM Datum ERTS89  42.594533 m E  /  3.005299 m N)

udal boluntariotzara igo

Udal boluntariotza Gipuzkoa

Errenteria

 POLIGONO INDUSTRIAL MASTI-LOIDI Nº 2, 20100 ERRENTERIA (UTM Datum ERTS89 588958.544 m E / 4795330.9018 m N)

Hernani

 AGUSTINDARREN PLAZA 6, BEHEA, 20120 HERNANI (UTM Datum ERTS89 583142.39 m E / 4790774.72 m N)

Irun

 JUAN THALAMAS LABANDIBAR, 21, 20305 IRUN (UTM Datum ERTS89 598980.29 m E / 4799340.93 m N)

Irura

 PLAZA SAN MIGEL 1, 20271 IRURA (UTM Datum ERTS89 575800.57 m E / 4779837.29 m N)

Ordizia

 MALLUTZ, 16, 20240 ORDIZIA (UTM Datum ERTS89 567003.7640 m E / 4766772.4809 m N)

Pasaia

 AVDA. EUSKADI S/N (AZOKA) TRINTXERPE, 20110 PASAIA (UTM Datum ERTS89 586436.491 m E / 4797207.470 m N)

Tolosa

 LARRAMENDI, 9 BAJO, 20400 TOLOSA (UTM Datum ERTS89 575507.37 m E / 4777248.51 m N)

Zarautz

 NAFARROA KALEA, 23 A, 20800 ZARAUTZ (UTM Datum ERTS89 567364.374 M E / 4792944.712 m N)

udal boluntariotzara igo

Babes zibileko erakunde laguntzaileak

Cruz Roja Álava/Araba
Cruz Roja Bizkaia
Cruz Roja Gipuzkoa
DYA Álava/Araba
  • Helbide elektronikoa: info@euskaldya.com  
  • DYA
  • Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena: bai, Euskal-DYA-rekin
DYA Bizkaia (Irudia@DYABizkaia Irudia www.facebook.com/DYAenBizkaia)
  • Helbide elektronikoa: info@dya.eus
  • DYA
  • Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena: bai, Euskal-DYA-rekin
DYA Gipuzkoa
Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea GPSE - Grupo del Perro de Salvamento de Euskadi GPSE
Euskal Espeleologen Elkargoa - Unión de Espeleólogos Vascos
Euskal Mendizale Federazioa EMF - Federación Vasca de Montaña FVM
VOSTeuskadi, larrialdiko boluntario digitalak (Irudia@VOSTeuskadi)

igo

Euskadiko babes zibileko udal-boluntariotzaren estatistika-datuak

ARABA / ÁLAVA          
Herria / Localidad GUZTIRA / TOTAL  G / H % E / M %
Amurrio 15 12 80% 3 20%
Arabako Mendialdea / Montaña Alavesa 13 8 62% 5 38%
Gatzaga Buradon / Salinillas de Buradón 8 7 88% 1 13%
Gaubea / Valdegovía 8 8 100% 0 0%
Laudio / Llodio 11 8 73% 3 27%
Guztira / Total 55 43 78% 12 22%
BIZKAIA          
Herria / Localidad GUZTIRA / TOTAL  G / H % E / M %
Alonsotegi 18 14 78% 4 22%
Balmaseda 12 8 67% 4 33%
Barakaldo 49 36 73% 13 27%
Basauri 14 11 79% 3 21%
Bermeo 25 17 68% 8 32%
Erandio 18 11 61% 7 39%
Karrantza / Carranza 15 10 67% 5 33%
Lanestosa 7 7 100% 0 0%
Mungia 22 19 86% 3 14%
Muskiz 21 14 67% 7 33%
Ortuella 8 6 75% 2 25%
Otxandio 13 13 100% 0 0%
Sestao 24 17 71% 7 29%
Urduña / Orduña 10 9 90% 1 10%
Guztira / Total 256 192 75% 64 25%
GIPUZKOA          
Herria / Localidad GUZTIRA / TOTAL  G / H % E / M %
Errenteria 26 18 69% 8 31%
Irun 20 15 75% 5 25%
Irura 7 7 100% 0 0%
Ordizia 16 15 94% 1 6%
Pasaia 9 8 89% 1 11%
Tolosa 7 7 100% 0 0%
Zarautz 35 26 74% 9 26%
Guztira / Total 120 96 80% 24 20%
    G / H % E / M %
GUZTIRA / TOTAL 431 331 77% 100 23%

Iturria: Euskadiko Babes zibileko laguntzaileak diren boluntario-elkarteen erregistroa (2022ko martxoa)

BABES ZIBILEKO ERAKUNDE LAGUNTZAILEEN ESTATISTIKA-DATUAK      
DATOS ESTADÍSTICOS DE LAS ENTIDADES COLABORADORAS CON LA PROTECCIÓN CIVIL  
Erakundea / Entidad GUZTIRA / TOTAL  G / H % E / M %
Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea GPSE / Grupo del Perro de Salvamento de Euskadi GPSE 12 8 67% 4 33%
Euskal Espeleologen Elkargoa / Unión de Espeleólogos Vascos 63 50 79% 13 21%
VOSTeuskadi 14 5 36% 9 64%

Iturria: Euskadiko Babes zibileko laguntzaileak diren boluntario-elkarteen erregistroa (2022ko martxoa)

igo

Boluntarioen elkargune eta esku-hartze foroa

 sosdeiak@euskadi.eus 

igo

Boluntarioen prestakuntza

Modu ofizialean babes zibileko zeregin prebentiboetan eta operatiboetan parte hartu nahi duten euskal boluntarioek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak antolatutako prestakuntza-ikastaro hori gainditu beharko dute, akreditazio ofiziala lortzeko aurretiazko urrats gisa.

Boluntarioen prestakuntzari buruzko informazioa biltzeko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia (leiho berri batean irekitzen da)-ren web orriko zerbitzuaren katalogoa kontsultatu.

igo

Boluntario-erregistroa

Babes zibileko laguntzaileak diren boluntario-elkarteen erregistroak babes zibilari buruko boluntario-elkarteen eta boluntarioen erregistratzea helburu du.

Aurreikusitako erabilerak Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean larrialdien eta babes zibilaren arloko boluntarioen prestakuntza kudeatzea, boluntario-elkarteen finantzazioa kudeatzea, babes zibileko laguntzaileak diren boluntario-elkarteekiko harremana kudeatzea dira.

Babes zibileko laguntzaileak diren boluntario-elkarteetako zein elkarte horietako boluntarioetako datu pertsonalak biltzen dira.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza da organo arduraduna. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien aurka egiteko eskubideaz baliatzeko organo honetara joko da.

Boluntario-erregistroa aplikaziora joan.

igo

Boluntario-izaera egiaztatzea

Babes Zibileko toki-erakundeetako boluntario gisa identifikatzeko txartela eskuragarri dago. Txartel hori Erakundeak eskatu behar du, baina, aldez aurretik, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren boluntarioen Erregistroan alta emanda egon behar du.

 Arautegia:

  • Agindua, 2013ko ekainaren 14koa, Segurtasuneko sailburuarena, Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen toki-erakundeetako kideak egiaztatzeari buruzkoa.
  • Hutsen zuzenketa, honako agindu honena: Agindua, 2013ko ekainaren 14koa, Segurtasuneko sailburuarena, Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen toki-erakundeetako kideak egiaztatzeari buruzkoa.

IrudiaAraudiaren garapena Arautegia atalean aurki daiteke.

igo

Azken aldaketako data: