Arte Dramatikoko Goi-mailako Arte-irakaskuntzak
- 23/2016 Dekretua, otsailaren 16koa, zeinen bidez ezartzen baitira Arte Dramatikoko Goi-mailako Arte-irakaskuntzetako Interpretazioaren espezialitatea eta Euskal Autonomia Erkidegorako ikasketa-plana (EHAA, 2016-04-13)
-
Sarbide-probak. 2022-2023 ikasturtea
Ohikoa
- Sarbide proben ebazpena . Ebazpena, 2022ko otsailaren 17koa. Honen bidez, Arte Dramatikoko Goi-mailako Arte-irakaskuntzak egiteko sarbide-probarako deia egiten da, 2022. urteko proba antolatu, garatu eta ebaluatzeko beharrezko argibideak ematen dira eta 2022-2023 ikasturterako ikasleak onartzeko prozedura ezartzen da.
- Eskabidea
- Eskaera egiteko epea: 2022ko apirilaren 4tik maiatzaren 20ko 13:00ak arte.
Ez-ohikoa
- Sarbide proben ebazpena
- Eskabidea
- Eskaera egiteko epea:
-
Matrikula. 2022-2023 ikasturtea
- Ebazpena, matrikulatzeko prozedura arautzen duena
- Epeak
- Matrikulatzeko epealdi arrunta:
- Lehengo fasea: 2022ko ekainaren 27tik uztailaren 1era, biak barne.
- Bigarren fasea 2022ko uztailaren 4tik eta 14ra, biak barne.
- Matrikulatzeko ezohiko epealdia: 2022ko uztailaren 15etik 19ra, biak barne.
- Matrikulatzeko epealdi arrunta:
- Dantzerti (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako Eskola)
Ohiko galderak
-
Zer dira eta zertarako balio dute Arte Dramatikoko Goi-mailako Arte-irakaskuntzak?
Arte Dramatikoko Goi-mailako irakaskuntzen helburua da ikasleei kalitatezko prestakuntza artistikoa ematea eta etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.
Profesionalak izateko interesa duten pertsonei zuzenduta daude; alegia, lanbide gisa bidea jorratzeko pentsatuta daude. Labur esanda, horrelako ikasketak egiteko gaitasuna eta borondatea duten ikasleei bideratuta daude, jarraitutasuna eta ardura eskatzen baitute.
Arte Dramatikoko goi-mailako irakaskuntzak dira ikasketak bukatutakoan ikasleari titulazio ofiziala ematen dioten irakaskuntza bakarrak.
-
Zer irtenbide profesional eskaintzen dituzte irakaskuntza hauek?
Arte Dramatikoko Goi-mailako irakaskuntzek, jendartean integratzeko baliabideak ez ezik, behar den gaitasuna ere eskaintzen dute Arte Irakaskuntzako zentroetan eskolak emateko; gradu baten titulu baliokidea da, ondorio guztietarako. -
Nola egituratzen dira irakaskuntza hauek?
Arte Dramatikoko Goi-mailako irakaskuntzak lau ikasturte akademikotan banatzen dira; guztira 240 ECTS kreditu dituzte (60 urtean). Prestakuntza honela banatzen da:
- Oinarrizko prestakuntzak gutxienez 18 kreditu izango ditu.
- Prestakuntza espezializatuak gutxienez 114 kreditu izango ditu.
- Ikasketa amaierako lanak gutxienez 6 kreditu izango ditu.
-
Zer da ECTS kreditua, eta zer ordu-kopuru du?
Ikasleak dagokion ikasketa-programako helburuak betetzeko egin behar duen lanaren neurria da; gure kasuan, 30 ordu. Honako ordu hauek sartuta daude: eskola-orduak, teorikoak edo praktikoak, ikasketa-orduak, mintegietarako, lanetarako, praktiketarako eta proiektuetarako orduak, eta azterketak eta ebaluazio-probak prestatzeko eta egiteko eskatutakoak.
Okerra da, beraz, pentsatzea europar kreditua eskola-orduak bakarrik direla, edo kontaketan azterketak prestatzeko eta egiteko orduak kentzea.
-
Irakasgai guztiek presentzialtasun bera dute?
Ez. Aldatu egiten da irakasgai batetik bestera. Zentroko zuzendaritzak behar besteko denboraz ezarri beharko du, eta jakitera eman.
-
EAEn, non emango dira Arte Dramatikoko Goi-mailako irakaskuntzak?
Euskadin, DANTZERTI Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako eskolan emango dira.
Eskola hori Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan dago.
-
Zer espezialitate eskaintzen da EAEn?
EAEn, interpretazioaren espezialitatea ematen da. -
Bateragarria al da beste ikasketa batzuekin edo lanarekin?
Ez. Irakaskuntza presentzialak dira eta, goi-mailako beste irakaskuntza batzuk bezala, diseinatuta daude denbora osoko dedikazioaz ikasteko: 36 aste ikasturte bakoitzeko, gutxienez.
-
Zer baldintza akademiko bete behar ditut Arte Dramatikoko Goi-mailako irakaskuntzak egin ahal izateko?
Arte Dramatikoko Goi-mailako irakaskuntzak egiteko, baldintza hauek bete behar dira:
- Batxiler-titulua izatea edo Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarbide-proba gaindituta izatea.
- Gainera, sarbide espezifikorako proba bat egin behar da, ikastetxean bertan.
-
Egin ditzaket ikasketa hauek batxilerrik ez badut?
Bai. Administrazioak urtero egiten du batxilerraren ordezko heldutasun-proba bat gainditzeko deialdia. -
Zer balio du proba horrek?
Proba gainditzeak urte bateko balioa du, eta aukera emango du ikasketa horiek ematen dituen estatuko edozein zentrotan sartzeko, betiere zentro horietan plaza libreak baldin badaude. -
Zenbat plaza egongo dira?
Lehenengo ikasturtean 15 plaza eskintzen dira.
-
Noiz irekiko da sarbide-proban izena emateko epea?
Urtero data zehatzak argitaratuko dira. Izena emateko, eskabide-orria bete behar da.
-
Noiz dira probak?
Ekainean zehar izango dira probak
-
Noiz egin behar da matrikula?
Uztailaren lehenengo hamabostaldian