Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko uztailaren 12koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2022an Rotterdamen (Herbehereak) egingo diren Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte hartuko duten Ertzaintzako kirolariei laguntzak emateko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 140
- Hurrenkera-zk.: 3288
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/07/12
- Argitaratze-data: 2022/07/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Deskribapenak
Testu legala
Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren jasotakoaren arabera, Segurtasun Sailaren aburuz, garrantzitsua da kirol-esparruarekin zuzenean lotuta dagoen jarduera-arlo bat sustatzea, bi helbururekin. Batetik, Ertzaintzaren irudi positiboa sustatzea hala Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan nola kanpoan. Bestetik, kirol-lehiaketen balioak sustatzea, aintzat hartuta horietako asko parte-hartzaileen jarduera profesionalarekin lotuta daudela modu batera edo bestera, eta parte-hartzaileok forma fisiko onenean egoteko balio dutela. Horregatik, sailak uste du Ertzaintzako agenteek Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte hartzea kirol-erronka bat dela, baina baita ere Ertzaintzako kideek erakundearen parte direla are gehiago sentitzeko eta beste kultura eta komunitate batzuekin laguntasun- eta truke-harremanak zehazteko aukera ona. Horrela, Ertzaintzaren irudi ona sustatu eta hedatuko da zeregin profesionalaren alderdi guztietan.
Laguntza hauen xedea da erraztea 2022ko uztailaren 22tik 31ra bitartean Rotterdamen (Herbehereak) egingo diren Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte hartzea.
Horiek horrela, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dizkidan eskumenei jarraikiz, hau
Agindu honen xedea da dirulaguntzetarako deialdia egitea 2022ko uztailaren 22tik 31ra bitartean Rotterdamen (Herbehereak) egingo diren Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte hartuko duten Ertzaintzako kirolarientzat.
Agindu honen diru-zuzkidura hogei mila (20.000,00) eurokoa da. Eskatzaile bakoitzari jokoetan parte hartzeagatik izandako eta justifikatutako gastuaren % 60 emango zaio gehienez, betiere agindu honetan ezarritako mugekin; dirulaguntza gehienez mila eta berrehun (1.200) eurokoa izango da eskabideko.
Egiaztatutako gastuen zenbatekoa eurotan zenbatuko da, eta laguntzak ere moneta horretan ordainduko dira.
Bidaia, ostatua eta mantenua eta izena emateko kuota ordaintzeko gastuetarako emango dira agindu honek arautzen dituen laguntzak, betiere honako baldintza hauekin:
Bidaia-gastuei dagokienez, hau ordainduko da: ordaindu eta justifikatutako joan-etorriko txartelaren zenbatekoa, hautatutako garraiobidean, Euskal Autonomia Erkidegotik edo, hala badagokio, penintsulatik Rotterdam hiriraino (Herbehereak).
Halaber, ostatuaren eta lehiaketak egiteko instalazioen arteko joan-etorrien gastuak ordainduko dira, horretarako ezarritako egunetan, bai eta jokoak irekitzeko eta ixteko ekitaldietara joateko gastuak ere. Kasu horietan, garraio publikoan egindako joan-etorriko txartelaren bidez justifikatutako gastuak ordainduko dira edo, hala badagokio, kilometrajea eta bidesaria, Ertzaintzan egindako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko urtarrilaren 17ko 5/2012 Dekretuaren aurreikuspenen arabera; kasu horretan, bi puntuen arteko distantzia egiaztatu beharko da.
Ostatuko gastutzat joko dira, berriz, logela eta gosaria ordaintzekoak. Gehienez ere lau izarreko hoteletan hartu beharko dute ostatu.
Ostatu-gastuengatik jasoko den zenbatekoa benetan ordaindutakoa eta justifikatutakoa izango da, hurrengo zenbakian ezarritako mugen barruan.
Hartutako ostatuan gosaririk eduki ezean, benetan gastatutako eta justifikatutako gosaria ordainduko zaie, eta gehienez ere 6 euro.
Mantenu-gastuetarako laguntzak ordaindutako eta justifikatutako zenbatekoengatik emango dira, eta zenbateko horiek ezingo dute urtarrilaren 17ko 5/2012 Dekretuan ezarritako muga gainditu (5/2012 Dekretua, Ertzaintzan egindako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoa).
Dagokion diru-kopurua sortze aldera, mantenu-gastutzat joko dira bazkaltzeko edo afaltzekoak, banan-banan hartuta.
Aukeratutako modalitateetan izena emateko gastuak joko dira inskribatzeko gastutzat.
Deialdi honen xede diren laguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu bererako eman ditzaketen beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin eta beste edozein diru-sarrera edo baliabiderekin, betiere gainfinantzaketarik eragiten ez bada. Kasu horretan, gehiegizko kopuru hori kenduko zaio deialdi honen bidez emandako laguntzari.
Ertzaintzako kirolariek eskuratu dezakete dirulaguntza, betekizun hauek betez gero:
Ertzaintzako funtzionarioa izatea jokoetan parte hartu bitartean eta eskaera egiten den unean.
Eskatutako laguntzaren xede den modalitateari edo modalitateei dagokien federazio-lizentzia izatea, edo, federatu gabeko kirol-jardueren kasuan, parte hartuko den modalitatean aritzen den kirol-elkarte bateko kide izatea. Kirol-ekitaldia egin den bitartean indarrean egon behar izan du federazio-lizentzia horrek edo elkarteko kide izate horrek.
Kirol-ekitaldia eta joan-etorria egin diren bitartean Europako Osasun Txartel balioduna izatea.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Ezingo dira laguntza hauen onuradun izan laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalen bat jaso dutenak, ez eta horretarako gaitasuna eragozten dien legezko debekuren batean daudenak ere bereziki Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitakoak, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean direla, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzarako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean jasotakoarekin bat.
2022an uztailaren 22tik 31ra bitartean Rotterdamen egingo diren Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoen programa ofizialean agertzen diren kirol-modalitate eta -diziplinek eta polizia-espezialitateek jaso ahal izango dituzte agindu honetan ezarritako laguntzak.
Agindu honek arautzen dituen laguntzak lortu nahi dituztenek eranskinean jasotako eskabide-eredua adierazitako dokumentazioarekin batera bete beharko dute eta Segurtasun Sailean aurkeztu, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen dituen bideetako edozein erabilita, betiere Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariari zuzenduta.
Era berean, kanal elektronikoaren bidez izapidetu ahal izango dira, eta eskabideak egoitza elektroniko honetan aurkeztuko dira: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1042607
Eskabidearen osteko izapideak, bide elektronikoz, honako webgune honetan egingo dira: http://euskadi.eus/nirekarpeta.
Horretarako, ziurtagiri elektroniko bat eduki beharko duzu, Administrazio honen aurrean behar bezala identifikatzeko (Izenpe herritar-txartela, NAN elektronikoa, besteak beste). Horri dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikora bideratuko zaituzte (www.euskadi.eus), «Nire karpeta» > «Sartu Nire karpetan» atalera, eta han aurkituko duzu erabil daitezkeen ziurtagiriei buruzko informazio guztia.
Eskabidea izapidetzeko eta agiriak aurkezteko bide bat edo bestea erabiltzeak hau da, aurrez aurrekoa edo elektronikoa erabiltzeak ez du behartzen aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak egiteko bide bera erabiltzera; edozein momentutan alda daiteke aukeratutako bidea.
Kirolari bakoitzak eskabide bakarra aurkeztuko du, zein modalitaterako (baterako zein bat baino gehiagotarako) eskatzen duen dirulaguntza azalduta, eta eskaeran adierazitako agiriekin batera. Beste eskabide bat aurkezteak aurretik aurkeztutakoak baliogabetzen ditu.
Eskabideak aurkezteko epea 2022ko irailaren 1ean hasi eta 30ean bukatuko da, biak barne.
Administrazioak ofizioz egiaztatuko du Ertzaintzako karrerako funtzionario izateko baldintza betetzen den. Era berean, ofizioz egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela ere, salbu eta interesdunak aurka dagoela adierazten badu; kasu horretan, agiri bidez egiaztatu beharko du.
Gainerako baldintzak interesdunak egiaztatu beharko ditu, dagozkion agiriak aurkeztuta, eskabideak aurkezteko epearen barruan, agindu honen eranskinean agertzen den moduan.
Eskabideak oinarri honetan eskatutako eskakizunak betetzen ez baditu, osorik ez badago edo akastuna bada, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezkoak diren agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Giza Baliabideen zuzendariak ebazpena eman ondoren eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Eskabidea aurrez aurre aurkeztu bada, eskatzaileari eskatuko zaio zuzen dezala, elektronikoki aurkeztuta. Ondore horietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.
Agindu honetan ezarritako laguntzen onuradunek artikulu hauetan jasotako betebeharren araubidea bete behar dute: azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluak eta azaroaren 11ko 38/2003 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikulua; eta, bereziki, hauek bete behar dituzte:
Izena eman zuen proban edo probetan benetan parte hartu izana.
Segurtasun Sailak antolatutako ekitaldietan parte hartzea, bai eta bestelakoetan ere, erakunde horiek Munduko Jokoen parte-hartzaileen presentziari egoki iritziz gero.
Emandako dirulaguntza onartzea, emateko ebazpenean ezarritako baldintzetan. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiola jakinarazten zaion egunetik hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egin ezean, dirulaguntza onartu duela ulertuko da.
Zertarako ematen den dirulaguntza, horretarako erabiltzea, eta ez beste ezertarako.
Azalpen-memoria aurkeztea, honako hauek zehaztuta: eginiko bidaiaren egutegia; justifikatutako gastuak, kronologikoki adierazita; gastuak norekin konpartitu diren, hala badagokio; eta gastuak bidezkoak eta egokiak izan direla justifikatzeko balio duten gainerako alderdiak.
Fakturak edo tiketak aurkeztea, deialdiko oinarrietan ezarrita dauden eta diruz lagun daitezkeen gastuei dagozkienak. Europar Batasuneko hizkuntza ofizial batean aurkeztu beharko da dokumentazio hori.
Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinaraztea Estatuko edo nazioarteko beste edozein administraziok edo erakunde publikok nahiz pribatuk helburu bererako bestelako dirulaguntzak edo laguntzak eman dizkiola.
Deialdi honen kargura jasotako dirulaguntzen gainean eskatutako informazioa helaraziko zaie Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.
Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu bada, horren berri ematea Giza Baliabideen Zuzendaritzari.
Segurtasun Sailak eskatzen duen informazioa ematea, bereziki eginbeharrak bete izana justifikatzeari dagokionez. Informazio hori dirulaguntza ordaindu aurretik eman beharko da.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Eskatzaileek, agindu honetan ezarritako laguntzak eskuratzeko, gutxienez baldintza hauetako bat betetzen dutela egiaztatu beharko dute:
Edo 2022ko Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan 5. postua edo hobea lortu izana egiaztatzea. Taldekako probetan, nahikoa izango da taldeko partaide batek egiaztatzea postu hori.
Edo, bestela, urrezko domina bat, edo zilarrezko bi, edo brontzezko hiru lortu izana 2009tik 2019ra bitartean (biak barne) izandako Munduko Jokoetan edo Europakoetan, eta hala egiaztatzea.
Eskatzaileen artean emango dira laguntzak, Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen baten bidez.
Agindu honetako 3. artikuluko betekizunak, 7. artikuluko betebeharrak eta 8. artikuluan ezarritako kirol-irizpideak betetzen dituzten eskabideen artean esleituko da aurreikusitako diru-zuzkidura.
Laguntzak esleitzeko, aldibereko konkurrentzia-prozedura bati jarraituko zaio eta, prozedura horretan, garaiz eta behar bezala aurkeztutako eskaera guztiei deialdi horretako laguntzak emango zaizkie, baldin eta eskatutako baldintza objektibo eta subjektiboak betetzen badituzte. Horretarako, eskabide bakoitzari dagokion zenbatekoa kalkulatuko da, agindu honen 2. artikuluan aurreikusitako gehieneko muga kontuan hartuta.
Bigarren artikulu horretan adierazitako zuzkidura ekonomikoa nahikoa balitz apartatu honetako aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera hasiera batean kalkulatutako zenbatekoak estaltzeko, dagozkion zenbatekoen laguntzak esleituko dira. Horrela ez bada, kalkulatutako zenbatekoen murrizketa lineala aplikatuko da, harik eta zuzkidura hori guztiei laguntza eman ahal izateko nahikoa izan arte.
Aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta dokumentazioa egiaztatzeko organo eskuduna izango da Giza Baliabideen Zuzendaritza.
Deialdian aurkeztutako eskabideak dagokien prozeduraren bidez izapidetuko dira, eta prozedura hori ebaztea Giza Baliabideen zuzendariari dagokio.
Ebazpen horretan zehaztuko da eskatutako laguntzak emango diren ala, hala badagokio, ukatu egingo diren; lehenengo kasuan, adierazi behar dira, gutxienez, onuradunaren izena eta zenbateko laguntza eman zaion. Ukatuz gero, berriz, eskatzaileen izena eta ukoa oinarritzen duten arrazoiak jasoko dira.
Aurreko apartatuan aipatzen den ebazpenak ez du administrazio-bidea agortzen, eta pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete horren kontra Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei jarraikiz.
Ebazpena Gurenet atarian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondoreak jakinarazpenak. Argitaratzen den egunean bertan emango zaie horren berri interesdunei, eskaeran gailu elektroniko edo helbide elektroniko bat zehaztu badituzte harremanetarako.
Prozedura ebazteko eta ebazpena jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.9 artikuluan xedatutako ondoreetarako.
Agindu honetan jasotako laguntzak onuradunei emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen eremuan hasitako edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura amaituta egotea. Prozedurak, amaieran, laguntza publikoak eskuratzeko desgaikuntza badakar, edo laguntza itzultzeko betebeharra ezartzen badu, eta dirua ez bada itzuli borondatez itzuli beharreko epean, emandako dirulaguntza indargabetu egingo da, onuradun-izaera eskuratzeko debekua izateagatik.
Laguntza emateko baldintzak aldatzen badira, eta laguntzaren xedea betetzat ematen bada, edo beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk, estatukoek edo atzerrikoek, dirulaguntzak eta laguntzak ematen badituzte Agindu honetan ezarritako mugak gaindituz, laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Ondorio horietarako, Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak dagokion likidazio-ebazpena egingo du, emandako dirulaguntzen zenbatekoa egokitzeko.
Dirulaguntza emateko betekizunak betetzen ez direla frogatzen bada, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, batetik, jasotako kopuruak eta, bestetik, dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesa, hala agintzen baitute Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak. Itzultzeko modua ere aipatutako dekretuetan dago jasota. Batez ere honelakoren bat gertatuz gero:
Laguntzaren helburua ez betetzea.
Laguntza jasotzea horretarako eskatzen ziren baldintzak bete gabe.
Agindu honetako 7. artikuluan ezarritako obligazioren bat edo batzuk ez betetzea.
Jardueraren kostua kontuan izanda, gehiegizko finantzaketa gertatzea.
Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan adierazitako kausak.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezakete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 12a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
(Ikus .PDF)