Hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako 2016ko deialdia egiten da.
Agindu honen xedea 2016ko deialdia egitea eta erregimena arautzea da, honako helburu hauek dituzten diru-laguntzak emateko:
- Irisgarritasun-planak egin eta eguneratzea, hiri-inguruneak, espazio publikoak, eraikinak, garraiobideak eta komunikazio-sistemak pixkanaka egokitzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legean eta haren garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara
- Udalen eta toki erakunde txikien irisgarritasun-planetan jasotako hobekuntza-lanak egitea Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko, eta, xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuen kasuan, hobekuntza-lanak egitea
- Igogailu eta jasogailuak erosi eta instalatzea Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko, betiere udalen eta toki erakunde txikien irisgarritasun-planetan jasotakoaren arabera.
3.000.000,00 euros
- AGINDUA, 2016ko uztailaren 8koa (BOPV Zk. 167/2016)
AGINDUA, 2016ko uztailaren 8koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Horren bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira, eta horietarako, 2016ko ekitaldirako deialdia egiten da.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Irisgarritasun-planak egin eta eguneratzea, hiri-inguruneak, espazio publikoak, eraikinak, garraiobideak eta komunikazio-sistemak pixkanaka egokitzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legean eta haren garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara.
Udalen eta toki erakunde txikien irisgarritasun-planetan jasotako hobekuntza-lanak egitea Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko, eta, xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuen kasuan, hobekuntza-lanak egitea.
Egokitzapen-ekipamendua erostea eta instalatzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan hiri-inguruneetako nahiz eraikinetako irisgarritasuna bermatzeko, Udalen eta toki-erakunde txikien irisgarritasun-plangintzetan jasotako moduan.
Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, toki erakunde autonomoak eta toki erakunde txikiak, eta helburu soziala eta erabilera publikoa duten erakunde pribatuak, laguntzaren xede diren jarduketak garatzeko eta aurrera eramateko asmoa dutenak. Tokiko erakunde autonomoek ere eskaera egin dezakete.
Orobat, agindu honetan araututako laguntzak eman, eta, hala behar badu, ordaindu ahal izateko, amaituta egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi diren itzultze- edo zehapen-prozedura guztiek, prozedura horiek oraindik izapidetze-aldian badaude, behintzat.
Sexu-bereizkeria dela-eta bazterkeria egiteagatik administrazio- edo zigor-zehapena jaso duten pertsona fisiko edo juridikoek ezin izango dute deialdi honetan parte hartu, zigorrak ezartzen duen epean. Ezin izango dute parte hartu, orobat, Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetatik seigarrenean xedatutakoari jarraikiz debeku horrekin zehatutakoek.
Alde horretatik, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, eskabide-ereduari jarraituz.
Beraien zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean ez dituzten pertsonek ezin izango dute deialde honetan parte hartu.
Diru-laguntzaren xede diren jarduketak 2016ko urtarriletik aurrera abiatu behar dira, eta inbertsioak gauzatzeko gehieneko epea planen kasuan 2017ko azaroaren 15era artekoa izango da; obren kasuan, berriz, 2018ko urriaren 31ra artekoa.
Diru-laguntzetarako, 3.000.000 euro emango dira: 150.000 euro, 2016. urterako; 1.850.000 euro, 2017. urterako; eta 1.000.000 euro, 2018. urterako.
Kasu bakoitzean eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa honela zehaztuko da: eskatutako irisgarritasun-aurrekontua –7. artikuluan ezarritakoa aplikatuz kalkulatua– bider 0,75 –planen kasuan– eta bider 0,5 –obren kasuan.
Salbuespen gisa, eremu andeatu edo birgaitze integratuko eremu izendatu diren lekuetan obra-jarduketak egiteko, diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa honela kalkulatuko da: irisgarritasunerako eskatutako aurrekontua 0,6z biderkatuta, 7 artikuluaren edukia aplikatuz.
Horrela kalkulatutako zenbateko guztien baturak Agindu honen bidez esleitutako aurrekontu-zuzkidura gainditzen badu, lehentasun-ordena honi jarraituz emango dira diru-laguntzak:
- Lehenik eta behin, irisgarritasun-plangintzei dagozkien eskabideak hartuko dira aintzat.
- Irisgarritasun-planetarako diru-laguntzak deskontatu ondoren, aurrekontuko zuzkiduraren gainerako zenbatekoa obretarako banatuko da, modu honetan eta multzo hauen arabera:
- % 35 igogailuak eta hiri-izaerako plataforma jasotzaileak jartzeko.
- % 30 eraikinen irisgarritasunerako aurreikusitako jarduketetarako.
- % 20 arrapala ez-mekanikoetarako eta pasabideak eta eskudelak sortzeko, lehentasun-hurrenkera horrekin.
- % 15 mugigarritasuna murriztuta duten pertsonentzako aparkaleku-erreserbarako, kaleak urbanizatzeko (espaloiak zabaltzea, oinezkoen ibilbideak laburtzen dituzten oinezkoen pasaguneak, kaleetako plataforma bakarra, zuhaitz-txorkoak ixtea) eta eraikinetako seinaleak eta ekipamendua egokitzeko. Egindako zerrendako lehentasun-hurrenkerarekin.
Dagoen zuzkiduraren zenbatekoa nahikoa ez bada adierazitako ataletako batean aurkeztutako eskabide guztiei erantzuteko, lehentasun-hurrenkera honi jarraituko zaio: birgaikuntza integratuko eremuetan edo eremu degradatuetan dauden jarduketei esleituko zaie lehenengo, udalerrian dagoen langabezia-ehunekoaren arabera ordenatuta, handienetik txikienera.
Kontuan hartuko den udalerriko langabezia-tasa eskabideak aurkezteko epea amaitzen den datan LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuak argitaratutakoa izango da, udalerriko langabezia-tasa sexuaren eta adin-taldearen arabera zehazten duena.
Eskabideen zenbatekoak nahikoak ez badira hobekuntzako obra-multzo bakoitzerako adierazitako ehunekoa osatzeko, soberako zenbatekoa beste multzo bati gehituko zaio, emandako sailkapen-hurrenkeraren arabera, 2a multzotik hasi eta 2d multzoan amaituta.
Kasuan-kasuan emandako diru-laguntza bi zatitan ordainduko da ondoko prozedura honi jarraikiz:
-
Irisgarritasun-planen eta hobekuntza-obren kasuan, emandako laguntzaren zenbatekoaren %5 aurreratutako ordainketa gisa pagatuko da, betiere diru-laguntzari berariaz uko egiten ez bazaio 11. artikuluko a) idatzi-zatian aipatzen den moduan, idatzi-zati horretan bertan zehazten den 15 eguneko epea igaro ondoren, eta aurretik erakunde onuradunak aurkeztu baditu gastua egiteko baimena justifikatzen duten agiriak. Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren arabera ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezartzen duen bermeen erregimenarekin bat etorriz bermatuko da kopuru hori.
- Irisgarritasun-planen kasuan, diru-laguntzaren gainerako zatia 2017ko urtarrilaren 1etik .
- Gainerakoa, hobekuntza-obren eta egokitzapen-ekipamenduaren erosketaren eta instalazioaren kasuan, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, dagozkion egiaztagiriak aurkeztutakoan. Diru-laguntzaren kopuru osoaren % 10 ordaindu gabe gordeko da, obra amaitu arte.
Bete, inprimatu, sinatu eta entrega ezazu eskabidea Administrazioan, adierazitako lekuetan, eskabideak aurkezteko ezarri den epearen barruan.
Inprimakia bete, eta eskabide-inprimakiarekin batera aurkeztu beharko da
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
- Udal bakoitzak aurkeztuko du udal-zerbitzuen txostena, irisgarritasunari buruz emandako salbuespenetakoa, justifikazioarekin batera, deialdi honen aurreko urtean, egiaztatzen duena betetzen duela 68/2000 Dekretuaren 3. artikuluko 3.3 atalak dioena.
Irisgarritasun planak
- Egiteko eta idazteko gastuen aurrekontu xehatua.
Hobekuntza-obren kasuan, egokitzapen-ekipamenduaren erosketa eta instalazioa
- Finantzatzeko eskatuko den diru-laguntza jasoko duten inbertsioen edota jardunen gastuen aurrekontu xehatua. Irisgarritasun aurrekontua kalkulatzeko koefiziente ezberdinak erabili direla justifikatuko da.
- Egin beharreko jardunen deskribapen xehatua, 1/1000 gutxieneko eskalan egin beharreko jardunaren hiriingurunearen egoera-planoa, 1/100 gutxieneko eskalan egin beharreko planta, aurretiko bista eta sekzioen plano deskribatzaileak eta jardun-arloaren egungo egoeraren argazki deskribatzaileak. Halakorik badago, energia aurrezteko eta ingurumena babesteko irtenbide berritzaileak zehaztea.
- Teknikari eskudunak emandako ziurtagiria irisgarritasunaren sustapenaren arloan indarrean dagoen araudiak eskaturiko eskakizun eta irizpideetarako aurreikusiriko jardunen egokitzapenari buruz.
- Erakunde pribatuek izan ezik, diru-laguntzaren eskaeraren xede den obra biltzen duen irisgarritasun-planaren fotokopia eta Plana onartzearen ziurtagiria eta irisgarritasun-planaren kopia formatu digitalean, baldin eta ez bada aurkeztu aurreko urteetako deialdietan.
- Egin beharreko obraren eta diru-laguntzaren jardunaren xede den ingurunearen argazki-dokumentazioa paperean eta formatu digitalean (jpg formatua). Dokumentazio hau aurrez aurre entregatu beharko da, bere ezaugarriak direla eta, berdin zein kanal erabiltzen den (aurrez aurrekoa edo telematikoa).
- Dagokionean, Area Degradatuaren edo Birgaitze Integratuko Arearen Deklarazioa.
- Helburu sozialetarako erabilera publikoko erakunde pribatuen kasuan, Erakundea eraikina erabiltzera, Erakundearen helburuak garatzeko, baimentzen duen titulua.
- Elkarteek Herri-onura aitortzeko ziurtagiria aurkeztu behar dute uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuaren arabera, zeinaren bitartez onartzen den Onura Publikoko Elkarteei eta beren Babesletzari buruzko Erregelamendua.
- Eraikinentzat, bete behar da Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea, 2014ko maiatzaren 20ko autonomiako Dekretua eta haren laugarren xedapen gehigarria, laguntza publikoak jasotzeko EAT (Eraikinaren Azterketa Teknikoa) egitearen derrigortasunari buruzkoa. Estruktura edo eraikuntzaren aldetik egokituta ez dauden eraikinek ezin izango dute jaso diru-laguntza, ez badute sartzen jardunean EATn eskatu edo gomendatutako baldintza horiek lortzeko beharrezkoak diren obrak.
Eskabide-inprimakia zuzenean lotzen da izapidetze elektronikoarekin. Horretarako, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatuko dizu:
- Pertsona fisikoei: NANe, ONA, herritarraren ziurtagiria
- Pertsona juridikoei: erakundearen ziurtagiria
Eskabide-inprimakiarekin batera berariazko dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Dokumentazioaren zati bat, nahiz eta izapideak bide telematikoa erabiliz egin, bolumena dela eta, aurrez aurre aurkeztu beharko da horretarako esandako lekuetan.
Gomendagarria da aurkeztu beharko dituzun ziurtagiriak izapidetze elektronikoa hasi baino lehen lortzea, bai eta, beharrezko izango balitz, beste inprimaki batzuk betetzea ere, eta zure ordenagailuan gordetzea.
Diruz laguntzekoa den jarduketaren datuen eranskinaren inprimakia (PDF, 1 MB)
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
- Udal bakoitzak aurkeztuko du udal-zerbitzuen txostena, irisgarritasunari buruz emandako salbuespenetakoa, justifikazioarekin batera, deialdi honen aurreko urtean, egiaztatzen duena betetzen duela 68/2000 Dekretuaren 3. artikuluko 3.3 atalak dioena.
Irisgarritasun planak
- Egiteko eta idazteko gastuen aurrekontu xehatua.
Hobekuntza-obren kasuan, egokitzapen-ekipamenduaren erosketa eta instalazioa
- Finantzatzeko eskatuko den diru-laguntza jasoko duten inbertsioen edota jardunen gastuen aurrekontu xehatua. Irisgarritasun aurrekontua kalkulatzeko koefiziente ezberdinak erabili direla justifikatuko da.
- Egin beharreko jardunen deskribapen xehatua, 1/1000 gutxieneko eskalan egin beharreko jardunaren hiriingurunearen egoera-planoa, 1/100 gutxieneko eskalan egin beharreko planta, aurretiko bista eta sekzioen plano deskribatzaileak eta jardun-arloaren egungo egoeraren argazki deskribatzaileak. Halakorik badago, energia aurrezteko eta ingurumena babesteko irtenbide berritzaileak zehaztea.
- Teknikari eskudunak emandako ziurtagiria irisgarritasunaren sustapenaren arloan indarrean dagoen araudiak eskaturiko eskakizun eta irizpideetarako aurreikusiriko jardunen egokitzapenari buruz.
- Erakunde pribatuek izan ezik, diru-laguntzaren eskaeraren xede den obra biltzen duen irisgarritasun-planaren fotokopia eta Plana onartzearen ziurtagiria eta irisgarritasun-planaren kopia formatu digitalean, baldin eta ez bada aurkeztu aurreko urteetako deialdietan.
- Egin beharreko obraren eta diru-laguntzaren jardunaren xede den ingurunearen argazki-dokumentazioa paperean eta formatu digitalean (jpg formatua). Dokumentazio hau aurrez aurre entregatu beharko da, bere ezaugarriak direla eta, berdin zein kanal erabiltzen den (aurrez aurrekoa edo telematikoa).
- Dagokionean, Area Degradatuaren edo Birgaitze Integratuko Arearen Deklarazioa.
- Helburu sozialetarako erabilera publikoko erakunde pribatuen kasuan, Erakundea eraikina erabiltzera, Erakundearen helburuak garatzeko, baimentzen duen titulua.
- Elkarteek Herri-onura aitortzeko ziurtagiria aurkeztu behar dute uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuaren arabera, zeinaren bitartez onartzen den Onura Publikoko Elkarteei eta beren Babesletzari buruzko Erregelamendua.
- Eraikinentzat, bete behar da Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea, 2014ko maiatzaren 20ko autonomiako Dekretua eta haren laugarren xedapen gehigarria, laguntza publikoak jasotzeko EAT (Eraikinaren Azterketa Teknikoa) egitearen derrigortasunari buruzkoa. Estruktura edo eraikuntzaren aldetik egokituta ez dauden eraikinek ezin izango dute jaso diru-laguntza, ez badute sartzen jardunean EATn eskatu edo gomendatutako baldintza horiek lortzeko beharrezkoak diren obrak.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Inprimaki hau, bete, eta diru-laguntza justifikatzeko agiriekin batera aurkeztu beharko da.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Hobekuntza-obren kasuan, egokitzapen-ekipamenduaren erosketa eta instalazioa:
- Egindako jarduketen ziurtagirien eta fakturen kopiak.
-
Egin beharreko obraren eta diru-laguntzaren jardunaren xede den ingurunearen argazki-dokumentazioa paperean eta formatu digitalean (jpg formatua).Dokumentazio hau aurrez aurre entregatu beharko da, bere ezaugarriak direla eta, berdin zein kanal erabiltzen den (aurrez aurrekoa edo telematikoa).
-
Irisgarritasunerako obren jarduketaren fitxa, eta egokitzapen-ekipamenduaren erosketa eta instalazioarena, obraamaierako datuekin behar bezala osatuta.
-
Teknikari gaituaren ziurtagiria, ziurtatzen duena obrak betetzen duela 20/1997 Irisgarritasun Legeak, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuak eta Eraikuntzaren Kode Teknikoak, DB-SUAk ezartzen dutena.
- Xede bererako jasotako bestelako diru-laguntzen ziurtagiria.
- Egindako jarduketen ziurtagirien eta fakturen kopiak.
Inprimaki hau, bete, eta diru-laguntza justifikatzeko agiriekin batera aurkeztu beharko da. Hori egiteko "Nire gestioak" atalera jo beharko da, eta han , "Dokumentazioa aurkeztea" aukera erabili.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Hobekuntza-obren kasuan, egokitzapen-ekipamenduaren erosketa eta instalazioa:
- Egindako jarduketen ziurtagirien eta fakturen kopiak.
-
Egin beharreko obraren eta diru-laguntzaren jardunaren xede den ingurunearen argazki-dokumentazioa paperean eta formatu digitalean (jpg formatua).Dokumentazio hau aurrez aurre entregatu beharko da, bere ezaugarriak direla eta, berdin zein kanal erabiltzen den (aurrez aurrekoa edo telematikoa).
-
Irisgarritasunerako obren jarduketaren fitxa, eta egokitzapen-ekipamenduaren erosketa eta instalazioarena, obraamaierako datuekin behar bezala osatuta.
-
Teknikari gaituaren ziurtagiria, ziurtatzen duena obrak betetzen duela 20/1997 Irisgarritasun Legeak, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuak eta Eraikuntzaren Kode Teknikoak, DB-SUAk ezartzen dutena.
- Xede bererako jasotako bestelako diru-laguntzen ziurtagiria.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Ebazpen hori aurtengo abendua amaitu baino lehen eman beharko da.
Ebazpenean laguntza eman den edo ez zehaztuko da, hala gertatzen den kasuan, eta eman denean, zein erakundek jaso duen, zein den laguntza jaso duen proiektua eta zenbateko laguntza jaso duen zehaztuko dira. Eskabide ukatuen kasuan, ukatze horren zergatiak ere adierazi beharko dira.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.